Antzinako okzitaniera

Antzinako okzitaniera
Romans — Proensals
Datu orokorrak
Hiztunak0
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2pro
ISO 639-3pro
Glottologoldp1253
IETFpro

Antzinako okzitaniera (okzitanieraz: occitan ancian, katalanez: occità antic), antzinako proventzera ere deitua, okzitaniar erromantze hizkuntzen aldaera zaharrena izan zen, VIII. mendetik XIV. mendera bitarteko idazkiek erakusten dutenez.[1][2] Antzinako okzitaniera, oro har, okzitaniera goiztiarra eta antzinakoa hartzen ditu bere barnean. "Okzitaniera" hitza moduan 1300. urte inguruan agertu zenez,[3] Erdi Aroko testuetan antzinako okzitanierari "erromantze" (okzitanieraz: romans) edo "proventzera" (okzitanieraz: proensals) esaten diote.

Erdi Aroan pisu handiko hizkuntza izan zen Euskal Herrian.[4] Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafar-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta artisauak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII mendeko amaiera edo XIV mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI mendera arte.

  1. Posner, Rebecca. (1996). The Romance Languages. Cambridge University Press ISBN 0-521-28139-3..
  2. Chambers, Frank M.. (1985). An Introduction to Old Provençal Versification. Diane ISBN 0-87169-167-1..
  3. Smith & Bergin. Old Provençal Primer. , 2 or..
  4. Intxausti, Joseba. IV. Euskara Erdi Aroan. in: Euskara, euskaldunon hizkuntza., 8 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search